BPGak gora egin badu ere, 2,1 mila milioi dolarretik 1980an 4 mila milioi dolarrera 1995ean, biztanleria beherantz egin du nabarmen. 1990. urtearen hasieran Frederick Chiluba presidenteakliberalizazio politikarako programa bat jarri bazuen ere abian, egoera larria da, nahiz eta herrialdearen ekonomiak hazkundearen bidea hartu duela dirudien (% 6,4 1995ean). Zambiako biztanle gehienak nekazariak dira. Hazkunde demografiko izugarriak eta atzerriko zorraren hazteak azaltzen dute biztanleen pobretasun maila eta nazioarteko laguntzaren beharra. 1995ean nekazaritzak BPGren % 22 hartzen zuen, baina ekoizpena oso apala da eta ez da iristen biztanleen beharrak asetzera; hala, inportazioen beharra du Zambiak. Mandioka, laboreak (artoa) eta barazkiak dira lantzen diren gai nagusiak. Abelzaintzan behi hazienda da garrantzitsuena (2,6 milioi buru 1996an). Arrantzak ere garrantzi handia du. Kobrearen ekoizpena munduko merkatuen mende dago; 1980an 617.000 tonakoa zen, eta 1995ean 292.000 tonakoa. Chiluba lehendakariak, 1991. urteaz geroztik aginpidean, meategiak pribatizatzeko proiektua du. Kobaltoa, zinka eta beruna ere ekoizten ditu Zambiak. Industriaren sektorea (eta baita bankuak ere) nazionalizatu egin dira 1968. urteaz geroztik. Estatuari itzuli zaizkion parteak gobernuaren mendeko erakunde batean bildu dira, Indeco deitua hain zuzen. Erakunde horrek 1991n ekoizpenaren % 75 kontrolatzen zuen. Indecoren bidez hainbat enpresa sortu da atzerriko sozietateekin elkarlanean aritu direnak. Meekin egin zuen bezala, Chiluba presidentea saiatu da estatuaren mendeko enpresak pribatizatzen. Industria nagusiak metalurgia, kobre findegiak, ehungintza, elikagaiak, kimika eta automobilen edo traktoreen muntaketa dira. Herrialde barruko komunikazioak eskasak dira, eta zailak atzerriko herrialdeekiko loturak. Kanpo merkataritza defizitarioa da gehienetan. Hegoafrika, Alemania eta Estatu Batuak dira Zambiaren hornitzaile nagusiak, eta Japonia bezero garrantzitsuena (kobre erosle nagusia). Kanpo zorra 3,6 mila milioitik (1980), 6,8 mila milioiraino igo zen (1995).
Lehen sectorea; neurri handi batean, kobrea Zambiko ekoizlea da.
Petroleoa, Tanzaniatik dator.
Nekazaritza oso gutxi garatu da, biziraupenekoa laboreak: arto, patatak, kakahueteak... Era berean, merkataritza-laboreak (kotoia, kafea, azukre kanabera, tabakoa). Abeltzaintzan ganadua artaldea eta laku eta ibaietan arrantza praktikatzen da.
Petroleoa, Tanzaniatik dator.
Nekazaritza oso gutxi garatu da, biziraupenekoa laboreak: arto, patatak, kakahueteak... Era berean, merkataritza-laboreak (kotoia, kafea, azukre kanabera, tabakoa). Abeltzaintzan ganadua artaldea eta laku eta ibaietan arrantza praktikatzen da.